XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biofauna eta biofloraren arazoa baztertzeko, material urragarriz estalitako pingpong-peloten tamainuko kautxozko esferak pasarazten dira sistematik urarekin batera.

Peloten azal urragarriak, urak garraiatzen dituen heinean, metalezko gainazalak garbitzen ditu.

Kloro piska bat ere pasarazten da.

OTEC 1 projektuan, ingurugiroan sor daitezkeen ekologi eta poluzio-arazoen azterketak funtsezko pisua du.

Bi faktore aztertuko dira: kloroaren eragina eta ur sakon hotzen azaleratze jarraiak sor ditzakeen arazo ekologiko lokalak.

Hala ere, zientzilariek OTEC sistemak ez duela ez poluzio-arazorik ez ekologi arazorik sortuko uste dute.

Bestalde, Jacques Cousteau, ozeanografo famatua, baikorra da ur hotzen azaleratzearen arazoari buruz, eta elikagai eta nutrientetan aberatsa den hondoetako ura azaleratzeak itsas fauna handia erakar dezakeela tokira uste du.

Beraz, bere eritziz, hauetako zenbait planta marinakultura-rako erabil daiteke.

OTEC sistemak etorkizun handia izan dezake energi iturri gisa; ez kostaratuko den elektrizitatea sortzeko soilik (1990.eko hamarkadarako EEBB-tako hegoekialdeko energi eskariaren %30a OTEC sistemaz asetzeko asmoa dago) baizik eta In situ erabiliko den elektrizitatea sortzeko.

In situ-ko elektrizitatea bertan produktuak manufakturatzeko, itsas hondoko meatzaritzan, ura desgazitzen, hidrogenoa uretik ekoizten eta abarretan erabil daiteke.

M.J. Barandiaran eta I. Irazabalbeitia.